lunes, 22 de junio de 2009

2010ean TXOSNAK ELIZAN!


Sopelako Txosna Batzordea ez dago ados azken bi urteetan txosnek izan duten kokapenarekin.
Gure iritziz, eta askotan adierazi dugun moduan, kokapenik egokiena elizaren aurreko errepidea litzateke arrazoi ezberdinengatik:
-Leku ziurragoa da bai egunez zein gauez.
-Sargune eta irteera ugari ditu.
-Herri erdigunetik hurbilago dago.
-Tabernetatik eta jai girotik hurbilago aurkitzen da.
-Egunez burutzen diren ekintzak, partehartzaileagoak dira hemen, eta honekin batera, etortzen den jendearen adin esparrua zabalagoa da.
Hala eta guztiz ere, eta nahiz eta gure iritzia mantendu, desadostasunak gainditu nahian, Txosna Batzordetik hurrengo proposamena helarazi genien alderdi politiko guztiei:
Txosnen kokapena eliza eta loroño artean txandakatzea, hau da, urte batean elizan eta hurrengoan loroñon txandakatze sistema bat jarraituz.
Alderdiek jarrera ezberdinak hartu zituzten gure proposamenaren aurrean. Alde batetik, ANV, Berdeak, Ezker Batua eta PSOEk begi onez ikusi zuten, PNV eta PP aurka agertu ziren eta EAk ez zuen bere iritzia eman.
Gure proposamena udal pleno batetan sartu ahal izateko mozio bat idatzi genuen eta Berdeak ANVren babesarekin aurkeztu zuen. Gaiaz hitz egiteko lehenengo ahalegin hau PNV moztu zuen eta mozioa ez zen aurrera joan.
Maiatzaren 28ko plenoan ANV alderdia gure proposamena urgentziazko mozio bezala sartzen ahalegindu zen baina; urgentziazko mozio bat plenoan aurkezten denean, lehendabizi urgentea den ala ez bozkatu behar da. Hau da, gaiaren premia bozkatu behar da gaiari buruz hitz egin baino lehen. Kasu honetan PNV, PSOE eta PP urgentziari ezezkoa eman zioten.
Emaitza txosna batzordearen hitza isildua izan zela eta gaiari buruzko eztabaida ez zela eman agintzen dutenak horrela erabaki zutelako.
Ezin ditugu burutik kendu hurrengo galderak; Zeren beldur dira? Zergatik ez dute txosnen kokapenari buruz hitz egin nahi? Ez al da izango argumenturik ez dutelako haien harropuzkeria eta inposizioa defendatzeko?
2010ean Txosnak Elizara!

jueves, 18 de junio de 2009

Sopelako Binakako III. Txapelketaren Jarraipena

Asteartea 16
18.30 Imanol/Goro 14 - Oier/Ager 22
19.00 Hegoi/Iratzar 15 - Josu/Jokin 22
19.30 Egoitz/Lino 22 - Ritxi/Masti 20
20.00 Hegoi/Topo 22 - Juarros/Potxo 21
20.30 Ritxi/Masti 17 - Benito/Miki 22
21.00Juarros/Potxo 14-Imanol/Txaber 22

Asteazkena 17


18:00 Orkatz/Gorka 22- Zapazto/Dani 18
18:30 Imanol/Goro 17- Egoitz/Lino 22
19:00 Zapazto/Dani 6- Ormaetxe/Morrosko 22
19:30 Orkatz/Gorka 22- Cabrejas/Pelos 20
20:00 Oier/Ager 22- Ritxi/Masti 9


Osteguna 18

18:00 Imanol/Goro 6- Ritxi/Masti 22
18:30 Imanol/Txaber 19- Hegoi/Iratzar 22
19:00 Oier/Ager 22- Egoitz/Lino 7
19:30 Josu/Jokin 22- Imanol/Txaber 18
20:00 Oier/Ager 22- Benito/Miki 15

Astelehena 22

18:30 Joseba/Andoni 9- Imanol/Txaber 22

19:00 Egoitz/Lino 6- Benito/Miki 22

19:30 Joseba/Andoni 19- Hegoi/Iratzar 22

20:00 Cabrejas/Pelos 22- Morrosko/Ormaetxe 21

20:30 Imanol/Goro 7- Benito/Miki 22



ETA GOGORATU 27AN FINALA EGONGO DELA FRONTOI ITXIAN 20.30ETAN

(nahi duzuena komenta dezakezue)

martes, 16 de junio de 2009

SOPELAKO BINAKAKO III.ESKUPILOTA TXAPELKETA


Gaur, ekainak 16, eskupilota txapelketa hasiko da. Lehenengo partidua 18:30tan izango da, Balearen plazako frontoian.


Etorri ikustera!

martes, 2 de junio de 2009

SOPELAKO BINAKAKO III.ESKUPILOTA TXAPELKETA


Ekainak 15 eta 27 bitartean Sopelako Binakako III. Eskupilota txapelketa ospatuko da.
Apuntatzeko azkenengo eguna hilabete honetako 14a da, Sopelako Herriko Tabernan. Bikote bakoitza 10 euro jarri beharko ditu apuntatzean.

lunes, 1 de junio de 2009

Zorionak sopela!!


Zorionak sopelako kuadrila egunera joan zineten guztioi, han egondako giro izugarria elikatzeagatik. Jaia egun osoan zehar gauzatu zen, goizean mendi martxa egin genuen bertara 40 pertsona inguru hurbildu ziren Munarrikolanda mendia inguratu eta Santa Mariñe gurutzatzen bukatu genuen. "Petxada" horren ostean, udaletxera heltzean, luntz ederra prestatu genuen berriz ere indarrak hartzeko eta bazkarirako prestatzen joateko. Horren ostean bazkaria heldu zen, 100 lagun inguru batu ginen hor. Onartu behar da kalkulu faltengatik arazotxo gutxi batzuk egon zirela ere, baina dena ondo urten zan. Bazkari ostean, deskantzatuta eta beteta, kudrilen arteko jolasak hasi ziren. Partaidetza handia izan zen 11 kudrila jokatu zuten: pitxadekan, maikas, rompeculos, saj (sopelako alderdi jeltzalea), sapexpo, kamiseta bat mesedez, 25metro, txoko A, peñatxorra, ganoraz eta txomin-belarra. Joku zorta ederra egon zen: puxiken jolasa, soka-tira, sakuak, torpedoa, zapiaren jolasa, aulkien jolasa... Eta azkenean txapela eraman zuen kuadrila Ganoraz izan zen. Eta jai honi "amaiera" emateko Orkresta taldearekin poteoa egin genuen herri guztian zehar herriko tabernan bukatuz. Bukatzeko, berriro ere, parte hartu zenuten guztioi zoriontzea geratzen zaigu: ZORIONAK SOPELA!
(nahi dozuena komentatu dezakezue)
Argazkiak hemen:
Flickr
Deskargatu
Deskargatu
Deskargatu
Deskargatu

Deskargatu
Deskargatu