lunes, 1 de junio de 2009

Zorionak sopela!!


Zorionak sopelako kuadrila egunera joan zineten guztioi, han egondako giro izugarria elikatzeagatik. Jaia egun osoan zehar gauzatu zen, goizean mendi martxa egin genuen bertara 40 pertsona inguru hurbildu ziren Munarrikolanda mendia inguratu eta Santa Mariñe gurutzatzen bukatu genuen. "Petxada" horren ostean, udaletxera heltzean, luntz ederra prestatu genuen berriz ere indarrak hartzeko eta bazkarirako prestatzen joateko. Horren ostean bazkaria heldu zen, 100 lagun inguru batu ginen hor. Onartu behar da kalkulu faltengatik arazotxo gutxi batzuk egon zirela ere, baina dena ondo urten zan. Bazkari ostean, deskantzatuta eta beteta, kudrilen arteko jolasak hasi ziren. Partaidetza handia izan zen 11 kudrila jokatu zuten: pitxadekan, maikas, rompeculos, saj (sopelako alderdi jeltzalea), sapexpo, kamiseta bat mesedez, 25metro, txoko A, peñatxorra, ganoraz eta txomin-belarra. Joku zorta ederra egon zen: puxiken jolasa, soka-tira, sakuak, torpedoa, zapiaren jolasa, aulkien jolasa... Eta azkenean txapela eraman zuen kuadrila Ganoraz izan zen. Eta jai honi "amaiera" emateko Orkresta taldearekin poteoa egin genuen herri guztian zehar herriko tabernan bukatuz. Bukatzeko, berriro ere, parte hartu zenuten guztioi zoriontzea geratzen zaigu: ZORIONAK SOPELA!
(nahi dozuena komentatu dezakezue)
Argazkiak hemen:
Flickr
Deskargatu
Deskargatu
Deskargatu
Deskargatu

Deskargatu
Deskargatu

No hay comentarios:

Publicar un comentario