miércoles, 21 de octubre de 2009

viernes, 2 de octubre de 2009

Jon Anza espainiar poliziek bahitu zutela dioten informazioak kaleratu dira

Baionatik Tolouserako bidean trenean zioala bertatik jaitsi arazi zuten datu hauen arabera. Ondoren egindako galdeketetan hil zen Jon eta frantziako parte batean lurperatu zuten. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bahiketa politikoen inguruko informe bat kaleratu du. Hemen GARA egunkariaren informazioa.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Jon Anzaren desagerketaren harira gaur Euskal Herriko egunkari batek atera duen informazioaren aurrean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak honako balorazioa egiten du:
Zortzi hilabeteren buruan Euskal Herrian lau herritarrek salatu dute bahituak eta galdekatuak izan direla. Honekin batera poliziarekin kolaboratzeko mehatxuak eta presioak egin dizkiete lau bahituei. Dani Saralegik, Juan Mari Mujikak, Lander Fernandez eta Alain Berastegik salaketa publikoa eta juridikoa egin dute jasandako bahiketaren azalpen guztiak emanez.
Euskal Herrian errepresio politikoa intentsitatez gora egiten ari da azken hilabeteetab, era berean eremu berrietara hedatzen ari delarik. Errepresioaren hamaika aurpegiak atera dituzte, eta kolore guztietako poliziak nahi bezalako jarduerak burutzen ari dira herri honetako sektore zabal baten aurka. Bortizkeria poliziala eta beraien legeen gainetik egindako jarduerak egunerokoak dira gaur egun Euskal Herrian.
Lau bahitu hauez gain asko izaten ari dira poliziarekin kolaboratzeko presioak eta mehatxuak jasaten ari diren herritarrak. Bai polizien kontroletan, bai herritarrak bakarrik harrapatu dituztenean beraiekin politikoki kolaboratzeko presioak askok jasan ditu. Argi dago Barne Ministroaren bulegoetan marrazturiko jarduerak direla hauek, eta argi dago beraiekin politikoki kolaboratzeko herritarren bila dabiltzala, horretarako txantaiak, mehatxuak eta presioak erabiliz. Ez da kasualitatea bahiketa salatu duten lau kasuetan kolaborazio eskaera errepikatu izana.
Gerra zikinaren jarduerak ematen ari dira eta Jonen desagerketa gerra zikinaren ondorioz eman dela pentsatzen dugu. Aurrez aipatu dugun guztiak eta Jon Anzaren izaera militanteak bera ere gerra zikinaren jomuga izan zitekeela pentsatzera garamatzate. Zentzu honetan, desagerturik daraman denboran atera diren informazioak oso kontuan hartzekoak dira Amnistiaren Aldeko Mugimenduarentzat.
Alderdi politiko eta erakunde publikoei dei egiten diegu orain arte mantendu duten isiltasuna hautsi eta desagerketa honen aurrean jarrera argi bat hartu dezaten. Herritarrei berriz desagerketa hau argitu eta gerra zikina amai dadin mobilizatzen eta presioa antolatzen jarraitzeko deia luzatzen diogu.